97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2022rako lan publikoaren eskaintza

2022ko maiatzaren 12an egin batzarrean, onetsi da 2022rako lan publikoaren eskaintza, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Hona hemen lanpostua:

–Lanpostu 1, honako ezaugarri hauekin:

  • Kodea: 011. Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: LK. Maila/taldea: D. Sarbidea: OL. Osagarriak: Bateraezintasunekoa: -. Lanpostukoa: 12,30+17,56. Arrisku berezikoa: 3. Lanaldiaren luzapenekoa: -. Mailakoa: 12.

Lanpostua beteko da merezimendu-lehiaketa bidez, behin bakarrik eta salbuespenez.

Argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.

Urrotz-Hirian, 2021eko maiatzaren 16an.–Mankomunitateko burua, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L2207134