97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BIDASOA ETA BERROARAN MENDIETAKO BILTZARRA

2022rako lan publikoaren eskaintza

6/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi da 2022rako lan publikoaren eskaintza, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Hona hemen lanpostua:

–Izaera: funtzionarioa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: basozaina. D maila. Lanaldi osoa. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Hizkuntza-eskakizuna: berariazko baldintza gisa eskatuko da euskara jakitea ahoz, jarraikiz 2000ko abenduaren 11ko Foru Dekretuaren 18. artikuluari (foru dekretu horren bidez arautzen da euskararen erabilera administrazio publikoetan). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

Lanpostua beteko da merezimendu-lehiaketa bidez, behin bakarrik eta salbuespenez.

Argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.

Donezteben, 2022ko maiatzaren 12an.–Biltzarreko burua, Amets Inda Gorriarán.

Iragarkiaren kodea: L2206998