97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

VILLATUERTA

2022rako lan publikoaren eskaintza

Honen bidez aditzera ematen da onetsi zela, Alkatetzaren maiatzaren 13ko 078. Ebazpenaren bidez, Villatuertako Udalaren 2022. urterako lan publikoaren eskaintza, honela:

1. Onestea Villatuertako Udalaren 2022rako lan publikoaren eskaintza, honako lanpostu hauek barne hartuta, eta kontuan hartuta abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko):

–Zerbitzu anitzetako udal enplegatuaren lanpostu bat, D mailakoa, osagarri hauek dituena: %12 (mailako osagarria) %23,36 (lanpostukoa). Araubidea: funtzionarioena.

–Administrari laguntzailearen lanpostu bat, lanaldi erdian, D mailakoa, osagarri hauek dituena: %24,35 (lanpostukoa), araubidea: lan-kontratudun finkoa.

Bi lanpostuak lehiaketa bidez beteko dira, 6. xedapen gehigarriaren arabera.

2. Lan publikoaren eskaintza argitaratzea Udal honen egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

3. Ebazpen hau jakinaraztea lan publikoaren eskaintzak ukitutako lanpostuetan diharduten Villatuertako Udaleko aldi baterako langileei.

4. Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo;

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Villatuertan, 2022ko maiatzaren 13an.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Iragarkiaren kodea: L2207035