97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EGUESIBAR

SOCIEDAD PÚBLICA INSTRUMENTAL ANDACELAY SL
2022ko lan publikoaren eskaintza

Eguesibarko Udalarena da osoki Sociedad Pública Instrumental Andacelay SLren kapitala; bada, onetsi da haren 2022ko lan publikoaren eskaintza, haren 2022ko maiatzaren 6ko administrazio-kontseiluaren 2. puntuan, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legea (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Hona hemen lanpostuak:

–Haur-hezitzailearen 3 lanpostu, Malkaitz haur-eskolan, lan-kontratudun finkoak, lanaldi osoan.

–Zuzendariaren lanpostu bat Malkaitz haur-eskolan, lan-kontratudun finkoa, lanaldi osoan.

–Jantokiko laguntzailearen lanpostu bat, Malkaitz haur-eskolan, lan-kontratudun finkoa, lanaldiaren %25.

–Jantokiko laguntzailearen lanpostu bat, Tangorri haur-eskolan, lan-kontratudun finkoa, lanaldiaren %25.

Lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez beteko dira.

Argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.

Sarrigurenen, 2022ko maiatzaren 13an.–Alkatea eta administrazio-kontseiluko burua, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2207033