97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

URRAULBEITI

2022rako lan publikoaren eskaintza

38/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi da 2022rako lan publikoaren eskaintza, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Hona hemen lanpostua:

–Administrari-ofizialaren lanpostu bat, C mailakoa, plantilla organikoan agertzen diren osagarriekin, lan-kontratuduna, lanaldi partzialean (%75).

Lanpostua beteko da merezimendu-lehiaketa bidez, behin bakarrik eta salbuespenez.

Argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.

Urraulbeitin, 2022ko maiatzaren 12an.–Alkatea, Ana Jesús Iriarte Equisoain.

Iragarkiaren kodea: L2207004