97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MURUZABAL

2022rako lan publikoaren eskaintza

2022-0050 Ebazpenaren bidez, onetsi da 2022rako lan publikoaren eskaintza, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Hona hemen lanpostua:

–Zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat, E mailakoa. Lanpostuko osagarria: %3,21. Mailako osagarria: %15. Lan-kontratudun finkoa, lanaldiaren portzentajea, %81,80. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

Lanpostua beteko da merezimendu-lehiaketa bidez, behin bakarrik eta salbuespenez.

Hori guztia argitara ematen da, arloan indarrean dagoen araudia bete dadin.

Muruzabalen, 2022ko maiatzaren 13an.–Alkatea, Alberto Azparren Echeverría.

Iragarkiaren kodea: L2207058