97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUNBERRI

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat betetzeko, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez. Izendapen proposamena

Zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdiko kalifikazio epaimahaiak Javier Orduña Herrera izendatzeko proposamena egin du, bera baita puntuazio handiena lortu duen izangaia.

Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 7.1.3. oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2022ko 51. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 11n.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Irunberrin, 2022ko maiatzaren 6an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2206650