97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LOS ARCOS

2022rako lan publikoaren eskaintza

Honen bidez aditzera ematen da ezen, Alkatetzaren maiatzaren 12ko 91. Ebazpenaren bidez, onetsi zela Los Arcosko Udalaren 2022. urterako lan publikoaren eskaintza, honela:

Lehenbizikoa.–Onestea Los Arcosko Udalaren 2022rako lan publikoaren eskaintza, barnean hartuta lan-kontratu finkoarekin betetzekoak diren honako lanpostu hauek, eta kontuan hartuta abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko); lanpostuak beteko dira merezimendu-lehiaketa bidez, behin bakarrik eta salbuespenez:

1. Lanpostua: plantilla organikoko kultura eragilea, lanaldi osoan. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

2. Lanpostua: plantilla organikoko enplegu teknikaria, lanaldi osoan. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

3. Lanpostua: plantilla organikoko garbitzailea, lanaldi partzialean. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

4. Lanpostua: administrari laguntzailea, lanaldi erdian. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

5. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua, lanaldi osoan. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

Eskaintzako lanpostu bakoitzaren baldintza ekonomikoak (maila eta osagarriak) bat datoz indarreko plantilla organikoan jasotzen diren balorazioekin.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea udal honen egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea lan publikoaren eskaintzak ukitutako lanpostuetan diharduten Los Arcosko Udaleko aldi baterako langileei.

Laugarrena.–Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo;

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Los Arcosen, 2022ko maiatzaren 12an.–Alkatea, Javier Chasco Abaigar.

Iragarkiaren kodea: L2207045