97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LEKUNBERRI

ARALAR MUSIKA ESKOLA ERAKUNDE AUTONOMOA
2022rako lan publikoaren eskaintza

Maiatzaren 11ko 54/2022 Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, Aralar Musika Eskola erakunde autonomoaren 2022ko lan-eskaintza publikoa onetsi zen. Hona hemen:

Lehenbizikoa.–Onestea Aralar Musika Eskola erakunde autonomoaren 2022rako lan publikoaren eskaintza, honako lanpostu hauek barne hartuta, eta kontuan hartuta abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko):

1. Lan-kontratudun finkoa, lanaldi osokoa. Lanpostu kopurua: hamabi (12). Lanpostua: Musikako irakasleak, 1., 2., 3., 4., 6., 7., 8., 10., 12., 13., 15. eta 17. zenbakiak dituztenak plantilla organikoan. Maila: B. Hizkuntza-eskakizuna: 3 Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapen gehigarriak). Hautapen prozesua noiz eginen den: 2023-2024.

Zk.

HIZKUNTZA-ESKAKIZUNA

LANPOSTUA - ESPEZIALITATEA - TITULAZIOA

LANPOSTU KOPURUA

LAN-KONTRATUDUN FINKOA

1

3

Musika irakaslea / Akordeoia eta Trikitia

1

L (lanaldi osoa)

2

3

Musika irakaslea / Pianoa

1

L (lanaldi osoa)

3

3

Musika irakaslea / Gitarra Klasikoa

1

L (lanaldi osoa)

4

3

Musika irakaslea / Txistua

1

L (lanaldi osoa)

6

3

Musika irakaslea / Pianoa

1

L (lanaldi osoa)

7

3

Musika irakaslea / Trikitia

1

L (lanaldi osoa)

8

3

Musika irakaslea

1

L (lanaldi osoa)

10

3

Musika irakaslea / Gitarra Klasikoa

1

L (lanaldi osoa)

12

3

Musika irakaslea

1

L (lanaldi osoa)

13

3

Musika irakaslea / Pianoa

1

L (lanaldi osoa)

15

3

Musika irakaslea / Zeharkako Flauta

1

L (lanaldi osoa)

17

3

Musika irakaslea / Pianoa

1

L (lanaldi osoa)

2. Izaera: lan-kontratudun finkoa, lanaldi partzialekoa. Lanpostu kopurua: bost (5). Lanpostua: Musika irakasleak, 9., 11., 14. eta 16. zenbakiak dituztenak plantilla organikoan. Maila: B. Hizkuntza-eskakizuna: 2. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapen gehigarriak). Hautapen prozesua noiz eginen den: 2022-2024.

Zk.

HIZKUNTZA-ESKAKIZUNA

LANPOSTUA - ESPEZIALITATEA - TITULAZIOA

LANPOSTU KOPURUA

LAN-KONTRATUDUN FINKOA

5

3

Musika irakaslea / Akordeoia

1

L (lanaldi partziala)

9

3

Musika irakaslea / Saxofoia

1

L (lanaldi partziala)

11

3

Musika irakaslea / Pianoa

1

L (lanaldi partziala)

14

3

Musika irakaslea / Perkusioa eta/edo Bateria

1

L (lanaldi partziala)

16

3

Musika irakaslea / Gitarra Elektrikoa

1

L (lanaldi partziala)

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea toki-entitate honen egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta azalduta interesdunek egokitzat jotzen dituzten zer errekurtso jartzen ahal dituzten.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea lan publikoaren eskaintzak ukitutako lanpostuetan diharduten Aralar Musika Eskola erakunde autonomoko aldi baterako langileei.

Laugarrena.–Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo;

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.

Lekunberrin, 2022ko maiatzaren 12an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L2206970