97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

FUSTIÑANA

2022rako lan publikoaren eskaintza

Tokiko Gobernu Batzarrak, maiatzaren 16an egin bilkuran, 2022rako lan publikoaren eskaintza onetsi du, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea). Hona hemen lanpostuak:

–Zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat (1). E maila. Lan-kontratudun finkoa.

–Zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat (1), lantaldekoa. E maila. Lan-kontratudun finkoa.

–Zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat (1), lantaldekoa. E maila. Aldizkako lan kontratudun finkoa.

Lanpostuak beteko dira merezimendu-lehiaketa bidez, behin bakarrik eta salbuespenez.

Argitara ematen da, bete dadin arlo horretan dagoen araudia.

Fustiñanan, 2022ko maiatzaren 17an.–Alkate udalburua, Sergio Vitas Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2207148