97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

FALTZES

2022rako lan publikoaren eskaintza

Faltzesko Udaleko alkateak, 2022ko maiatzaren 13ko Ebazpenaren bidez, onetsi zuen 2022rako lan publikoaren eskaintza, baliatuz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1. g) artikuluak ematen dizkion eskudantziak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea), honelaxe:

Lan publikoaren eskaintza, onetsi dena bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legean aurreikusitakoa (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko) egonkortze prozesuei dagokienez.

KODEA

LANPOSTUAREN IZENA

ARAUBIDEA

MAILA

SARBIDEA

1-04

Administrari-ofiziala

Funtzionario-araubidea

C

Lehiaketa (8. xedapen gehigarria)

1-05

Administrari-ofiziala

Funtzionario-araubidea

C

Lehiaketa (6. xedapen gehigarria)

3-03

Zerbitzu anitzetako enplegatua

Funtzionario-araubidea

D

Lehiaketa (8. xedapen gehigarria)

3-05

Zerbitzu berezietako mendekoa

Funtzionario-araubidea

E

Lehiaketa (6. xedapen gehigarria)

3-06

Zerbitzu anitzetako enplegatua

Funtzionario-araubidea

D

Lehiaketa (6. xedapen gehigarria)

3-07

Zerbitzu anitzetako enplegatua

Funtzionario-araubidea

D

Lehiaketa (6. xedapen gehigarria)

4-01

Turismo gidaria

Funtzionario-araubidea

D

Oposizio-lehiaketa (2. artikulua)

Onetsitako lan publikoaren eskaintza, dagokiona 2022. urteko langileen ordezte-tasari, aurreikusia baitago Estatuaren 2022rako Aurrekontu Orokorrei buruzko 22/2021 Legean.

KODEA

LANPOSTUAREN IZENA

ARAUBIDEA

MAILA

SARBIDEA

1-03

Administrari-ofiziala

Funtzionario-araubidea

C

Oposizio-lehiaketa

Faltzesen, 2022ko maiatzaren 13an.–Alkate udalburua, Sara Fernández Allo.

Iragarkiaren kodea: L2207044