97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EZKABARTE

2022rako lan publikoaren eskaintza

Ezkabarteko Alkatetzaren maiatzaren 12ko 67/2022 Ebazpenaren bitartez, onetsi zen 2022rako lan publikoaren eskaintza, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Hona hemen lanpostuak:

Lanpostuak beteko dira merezimendu-lehiaketa bidez, behin bakarrik eta salbuespenez.

1. Karrerako funtzionarioak.

• 2.3 zenbakidun plaza.–Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %33,93. Sarbidea: lehiaketa. Egoera: lanpostu hutsa. Hizkuntza-eskakizuna: merezimendua (%10).

• 3.3 zenbakidun plaza.–Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %27,01. Arriskuko osagarria: %4. Sarbidea: lehiaketa. Egoera: lanpostu hutsa. Hizkuntza-eskakizuna: ez.

Lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez beteko dira.

Aditzera ematen da, bete dadin alorrean indarrean dagoen araudia, orok jakin dezan, eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Ezkabarten, 2022ko maiatzaren12an.–Alkatea, Pedro Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2207012