97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EULATE

2022rako lan publikoaren eskaintza

2022-38 Ebazpenaren bidez, onetsi da 2022rako lan publikoaren eskaintza, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Hona hemen lanpostuak:

1. Izaera: funtzionarioa. Lanpostu bat (1). Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. D maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

2. Izaera: funtzionarioa. Lanpostu bat (1). Lanpostua: administrari laguntzailea. Aranaratxeko eta Larragoako udalekin partekatua. D maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

Lanpostuak beteko dira merezimendu-lehiaketa bidez, behin bakarrik eta salbuespenez.

Hori guztia argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.

Eulaten, 2022ko maiatzaren 12an.–Alkatea, María Idoya Martínez de la Hidalga Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: L2207024