97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BETELU

Lan publikoaren 2022ko eskaintza

Honako honen bidez aditzera ematen da ezen, 2022ko maiatzaren 5eko 39/2022 alkate ebazpen bidez, onetsi dela Beteluko Udalaren 2022. urterako lan publikoaren eskaintza, honela:

Lehena.–Onestea Beteluko Udalaren 2022rako lan publikoaren eskaintza, honako lanpostu hau barne hartuta, eta kontuan hartuta abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko legea):

1.–Lan-kontratudun finkoak. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: Administrari laguntzailea. D maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Lanaldi partziala (10 ordu astean) Hizkuntza-eskakizuna: euskara jakitea nahitaezkoa. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea Udal honen egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Hirugarrena.–Erabaki honen berri ematea lan publikoaren eskaintzako lanpostuan egun diharduen lan-kontratudun langileari, behar diren ondorioetarako.

Laugarrena.–Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Betelun, 2022ko maiatzaren 11n-Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L2207049