97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AURITZ

2022rako lan publikoaren eskaintza

Alkatetzaren 2022ko maiatzaren 12ko 54. Ebazpenaren bitartez, onetsi zen 2022rako lan publikoaren eskaintza, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko). Hona hemen lanpostuak:

–Euskara teknikariaren lanpostu bat, B maila, lanpostuko osagarria: %6,73, hizkuntza-eskakizuna: C1. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

Lanpostua merezimendu-lehiaketa bidez beteko da, behin bakarrik eta salbuespenez. (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria).

Hori guztia ematen da argitara, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.

Auritzen, 2022ko maiatzaren 12an.–Alkatea, Jose Irigaray Gil.

Iragarkiaren kodea: L2207027