97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARANARATXE

2022rako lan publikoaren eskaintza

2022-13 Ebazpenaren bidez, onetsi da 2022rako lan publikoaren eskaintza, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Hona hemen lanpostua:

1. Izaera: funtzionarioa. Lanpostu bat (1). Lanpostua: administrari laguntzailea. Eulateko eta Larragoako udalekin partekatua. D maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

Lanpostua beteko da merezimendu-lehiaketa bidez, behin bakarrik eta salbuespenez.

Hori guztia argitara ematen da, arloan indarrean dagoen araudia bete dadin.

Aranaratxen, 2022ko maiatzaren 12an.–Udalburua, Marta Pérez de Albéniz Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L2207025