97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

14 UE-ARA-7 poligonoko 182. eta 232. lurzatien birpartzelazio proiektua, Arandigoiengo Sol kaleko 19. zenbakian. Hasierako onespena

Alkatetzak 2022ko apirilaren 27an emandako ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen 14 UE-ARA-7 poligonoko 182. eta 232. lurzatien birpartzelazio proiektua, Arandigoiengo Sol kaleko 19. zenbakian. Ana Garín Fernandez eta Francisco Javier Gonzalez Martinez dira sustatzaileak

Jendaurreko epea zabaltzen da, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aukera izan dezaten bidezko jotzen dituzten alegazioak aurkezteko; hori dena, bete dadin ezarrita dagoena uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Aritzalan (Deierri), 2022ko maiatzaren 3an.–Alkate udalburua, Eduardo Lezaun Echalar.

Iragarkiaren kodea: L2206375