97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2022ko martxoaren 1ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa bat Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzan. Aldaketaren hasierako onespenaren eta erregelamenduzko jendaurreko epearen iragarkia argitara eman zen 2022ko 57. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 21ean, eta Udalaren iragarki-taulan.

Jendaurrean egon bitartean, ez zen alegaziorik aurkeztu. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, behin betiko onetsirik gelditu da, honekin batera ematen den testuaren arabera.

Argitara ematen da, bete beharrez ezarrita dagoena Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan eta aplikatzekoa den gainerako legedian.

“I.1 eta I.5 apartatuak honela geratuko dira:

I.1.–Mahaiak, aulkiak, beladoreak, metro koadro edo zatiki bakoitza: 0,10 euro, metro koadro edo zatiki bakoitzeko, egunean.

Aurreko puntuan (I.1 apartatu honetan) adierazitako tasak eten eginen dira 2022ko urtarrilaren 1etik ekainaren 30era bitartean.

I.5.–Salmentetarako etxolak, jostetarako eta ikuskizunetarako instalazioak: metro karratu edo zatikiko, 0,49 euro egunean, eta egunean 10 euro gehienez”.

Sarrigurenen, 2022ko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2206526