97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTSOL

Herri-lurren desafektazioa, 4. poligonoko 185 C, 185 D, 182 A, 178 A, 176 E, 176 G, 176 F, 176 D eta 176 A lurzatien erabilera lagatzeko. Jendaurrean jartzea

Santsolgo Udalak, 2022ko apirilaren 26an egin osoko bilkura berezian, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea 4. poligonoko 185 C, 185 D, 182 A, 178 A, 176 E, 176 G, 176 F, 176 D eta 176 A lurzatien desafektazioa, gero haien guztien erabilera Jurramendiko Mankomunitateari lagatzeko, honako proiektu honen obra gauza dadin: “Los Arcos-Elizagorria hornidura-hodia berritzea”.

Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarkia Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Epe horretan, egokitzat jotzen diren alegazioak edo erreklamazioak aurkezten ahalko dira, bat etorriz urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 143. artikuluan ezarritakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Erakundeen Ondasunen gaineko Erregelamendua).

Alegazio edo erreklamaziorik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, eta espedientea Nafarroako Gobernuko Herri-lurren Atalari igorriko zaio, behin betiko onets dezan.

Santsolen, 2022ko apirilaren 26an.–Alkatea, Francisco Javier Díaz de Ilarraza Sanz.

Iragarkiaren kodea: L2206645