97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

ERABAKIA. Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkuraren erabakia. Horren bidez, baliozkotzen da 1/2022 Foru Lege-dekretua, apirilaren 13koa, Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko premiazko neurriak hartzekoa Nafarroako Foru Komunitatean.

Nafarroako Parlamentuak, 2022ko maiatzaren 5ean egindako Osoko Bilkuran, baliozkotu zuen 1/2022 Foru Lege-dekretua, apirilaren 13koa, zeinaren bidez premiazko neurriak hartzen baitira Nafarroako Foru Komunitatean, Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko. Foru lege-dekretu hori 2022ko apirilaren 2ko 78. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta 2022ko maiatzaren 2ko 54. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Legebiltzarreko Erregelamenduko 161.6. artikuluan ezarritakoa betez, argitara dadin agintzen da.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 6an.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: F2206972