90. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Akats zuzenketa, desjabetzeko proiektu honen behin betiko onespenean: BEBPBko UE-19 unitateko desjabetzeko proiektua, Tuterako Coscolín labeko hiri-jarduketarako plan bereziaren eremuan, baterako tasazio prozeduraren bidez

Akats zuzenketa, honako proiektu honek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan atzemandako omisioagatik: desjabetzeko proiektua BEBPBko UE-19 unitatean, Tuterako Coscolín labeko hiri-jarduketarako plan bereziaren eremuan, baterako tasazio prozeduraren bidez. Entitate onuraduna Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SA (NASUVINSA) da.

Tuterako Udaleko Gobernu Batzarrak 2021eko uztailaren 22an hartutako erabakiaren bitartez, behin betiko onetsi zen proiektu hori, interesdunek balorazioekiko beren desadostasuna adieraz ziezaioten Tuterako Udalari, idatziz, hogei eguneko epean. Epe horretan balorazioaren aurka egiten ez bazen, onartutzat joko zen espedientea onesteko egintzan finkatutakoa, eta ulertuko zen betiko balio justua zehaztua zela eta interesdunak ados zirela.

Erabaki hori 2021eko 182. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 5ean https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2021/182/39. Bada, akatsa atzeman da ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan zenbait finken erregistroko titularrak falta direlako, eta bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan xedatutakoarekin, argitalpen honen bitartez zerrenda osatzen da, behar diren ondorioak izan ditzan:

UDAL-MUGARTEA: TUTERA (NAFARROA)

KATASTROKO INFORMAZIOA

ERREGISTROKO INFORMAZIOA

UKIPENAK

Poligonoa

Partzela

Titularrak

Finka zk.

Titularrak

Desjabetzen den azalera

Eraikinak

5

683

JULIA NIÑO BARTOLOME % 39,50

50

MARIANO MORACHO GIMÉNEZ

RAMONA MORACHO GIMÉNEZ

235,67 m²

EZ

ANA M.ª SOTES CLEMOS % 27,49

VICTOR SOTES CLEMOS % 27,49

NASUVINSA. % 5,52

5

684

JOSÉ M.ª FERNÁNDEZ CIRIA % 33,34

6817

LUISA GARCÍA SANMARTÍN

107,1 m²

EZ

M.ª LUISA FERNÁNDEZ CIRIA % 33,33

LUIS FERNÁNDEZ CIRIA % 33,33

5

685

SAIDA LOUALI

1493

SAIDA LOUALI

52,07 m²

Biltegia 52 m²; etxebizitza 104 m² eta ganbara 52 m².

Tuteran, 2022ko apirilaren 25ean.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2206192