182. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Desjabetzeko proiektua BEBPBko UE-19 unitatean, Tuterako Coscolín labeko hiri-jarduketarako plan bereziaren eremuan, baterako tasazio prozeduraren bidez. Behin betiko onespena

Tuterako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2021eko uztailaren 22an, behin betiko onetsi du BEBPBko UE-19 unitatea baterako tasazio prozeduraren bidez desjabetzeko proiektua, Tuterako Coscolín labeko hiri-jarduketarako plan bereziaren eremuan. Proiektua Nasuvinsak aurkeztu du, Blasco Esparza Tudelak eta DeUrban Abogadosek idatzita.

Hartutako erabakiaren xedapen zatiak hauxe dio:

Lehenbizikoa.–Alegazio idazki bakarra, Luis Fernández Ciriak aurkeztua, ebaztea, eta alegazio hori ezestea, bat etorriz desjabetzeko proiektuaren prestatzaileek emandako txosten teknikoarekin, hots, Tuterako Coscolín labeko hiri-jarduketarako plan bereziaren eremuan, BEBPBko UE-19 unitatea baterako tasazio prozeduraren bidez desjabetzeko proiektuaren prestatzaileek emandako txosten teknikoarekin.

Bigarrena.–Behin betiko onestea BEBPBko UE-19 unitatea baterako tasazio prozeduraren bidez desjabetzeko proiektua, Tuterako Coscolín labeko hiri-jarduketarako plan bereziaren eremuan. Proiektua Nasuvinsak aurkeztu du, Blasco Esparza Tudelak eta DeUrban Abogadosek idatzita. Onespen horrek dakar ondasun eta/edo eskubide ukituen okupazioaren presako deklarazioa.

Baterako tasazio prozeduraren bidez desjabetzeko espedientearen behin betiko onespenak dakar ondasun eta eskubide ukituen okupazioaren presako deklarazioa, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 127.2 artikuluarekin. Okupazioaren ondorioz, akta bat egin beharko da, Estatuko legerian jasotako baldintzetan.

Hirugarrena.–Argitaratzea erabaki hau eta bere eranskina, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda biltzen duena, Estatuko Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, prentsan, Diario de Noticiasen eta Diario de Navarran, baita Udalaren iragarki-taulan eta egoitzan ere.

Laugarrena.–Baterako tasazio prozeduraren bidez desjabetzeko proiektuaren behin betiko onespena jakinaraztea bertan agertzen diren ondasun eta eskubideen titular interesdunei, eta 20 eguneko epea ematea idatziz adierazteko desjabetze organoari ez daudela ados espedientean ezarritako balorazioarekin.

Bosgarrena.–20 eguneko epe horretan balorazioaren aurka egiten ez bada, ulertuko da onartu dela espedientea onesteko egintzan finkatutakoa, eta behin betiko balio justua zehaztu dela eta interesdunak ados daudela.

Espediente horretan ezarritako balorazioarekin ados ez egonez gero, aurkaratutako espedientea eta prezio-orria Nafarroako Desjabetze Epaimahaiari helaraziko zaizkio, balio justua finkatzeko. Balio justua, nolanahi ere, indarrean dagoen legerian ezarritako balorazio irizpideen arabera eginen da.

Seigarrena.–Ahalmena ematea Hiri Garapen Jasangarriko Arloko zinegotzi ordezkariari, desjabetzeko proiektua behin betiko onesteko erabakiak administrazio-irmotasuna hartu ondoren, eguna eta ordua finka ditzan ezarritako balorazioaren zenbateko osoa ordaintzeko edo gordailutzeko, baldin eta uko egiten bazaio, nahitaezko desjabetzeari buruzko legean aurreikusitako ondorioak sor ditzan.

Ezarritako balorazioaren zenbatekoa Gordailuen Kutxa Orokorrean ordaintzeak edo kontsignatzeak finka okupatzeko gaikuntza emanen du, eta nahitaezko desjabetzeari buruzko legearen 52. artikuluaren 6., 7. eta 8. zenbakietan aurreikusitako ondorioak izanen ditu, deusetan ukatu gabe balio justua finkatzeari dagokionez bidezko errekurtsoak izapidetzen jarraitu ahal izatea.

Zazpigarrena.–Desjabetzeko proiektua behin betiko onetsi ondoren, lurzatiak erregistroan inskribatuko dira, Estatuko legerian ezarritakoaren arabera, eta Katastroari eskatuko zaio haren konfigurazioa eta titulartasuna eguneratzeko.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2021eko uztailaren 23an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

ONDASUN, ESKUBIDE ETA TITULARREN BEHIN BETIKO ZERRENDA

TUTERAKO BEBPBKO 19. EXEKUZIO UNITATEA

POL.

KATASTROKO

LURZATIA

ERREGISTROKO

FINKA

KATASTROKO TITULARRAK

DESJABETUTAKO

AZALERA

ERAIKUNTZAK

5

683

50

Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SA. %5,52 Julia Niño Bartolomé %39,50 Ana María Sotés Clemos %27,49 Víctor Sotes Clemos %27,49

235,67 m²

Ez

5

684

6817

Jose María Fernández Ciria. %33,34 Luis Fernández Ciria. %33,33 María Luisa Fernández Ciria, %33,33

107,1 m²

Ez

5

685

1493

Saida Louali

52,07 m²

Biltegia 52 m²; Etxebizitza 104 m² eta ganbara 52 m².

L2111619

Iragarkiaren kodea: L2111619