88. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

920/2022 EBAZPENA, apirilaren 11koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Javier Jiménez Galindo jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritzako Ekoizpen Baliabideen eta Jasangarritasunaren Bulegoko burua (plantilla organikoan 9669 zenbakia duen lanpostua).

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 105/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atal, bulego eta unitate parekatuetako burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2018ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 10ean emandako 56/2019 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario Javier Jiménez Galindo jauna Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritzako Ekoizpen Baliabideen eta Jasangarritasunaren Bulegoko buru izendatu zen sei urterako; lanpostu hori 9669 zenbakiarekin identifikatua dago plantilla organikoan.

Apirilaren 8an emandako 47/2022 Foru Aginduaren bidez, Javier Jiménez Galindo jauna Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Landareen Ekoizpen eta Osasun Ataleko buru izendatu zen. Izendapenak 2022ko apirilaren 8tik ondorioak dituenez, 2022ko apirilaren 7a du azken eguna bulego horretako buru gisa.

Aipatu deialdiko 15.5 artikuluak ezartzen du ezen merezimendu lehiaketaren bidez lortutako burutza baten titularrak lanpostu horretan aritzeari utziko diola baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen funtzionarioentzako izendapen libreko kargu baterako izendatzen badute; horrela xedatua baitago Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 19.6 artikuluko h) letran.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea Javier Jiménez Galindo jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritzako Ekoizpen Baliabideen eta Jasangarritasunaren Bulegoko burua (lanpostu hori 9669 zenbakiarekin identifikatua dago plantilla organikoan). Burutzan arituko den azken eguna 2022ko apirilaren 7a izanen da.

2. Ebazpen hau igortzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea. Interesdunari aditzera ematen zaio ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

3. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko apirilaren 11n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2205665