88. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

51/2022 FORU AGINDUA, apirilaren 20koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak eskatu baitu, José Luis Goicoechea Velasco jauna, NBEUF-LGENF Funtsen Kontabilitate Bulegoko burua.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak hala eskatuta, José Luis Goicoechea Velasco jauna, NBEUF-LGENF Funtsen Kontabilitate Bulegoko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, departamentuko Langileria Bulegoari eta Erakunde Ordaintzailearen Zerbitzuko zuzendariari.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko apirilaren 20an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Itziar Gómez López.

Iragarkiaren kodea: F2205690