88. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 6a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GOBERNUAREN ORDEZKARITZA

Enagás Transporte SAUri administrazio baimena ematea, exekuzio proiektua onestea eta, zehazki, onura publikoa deklaratzea instalazioen proiektu honetarako: “Gasbideen oinarrizko sarean komunikazioen segurtasuna hobetzeko plana; Zaragoza-Haro BVV gasbidea: 24. POS. (E.C. Zaragoza) - 31. POS. (Villar de Arnedo) tartea, Nafarroako, Errioxako eta Zaragozako probintzietan”

Industria eta Energia Ministerioaren 1976ko azaroaren 11ko Aginduaren bidez, Enagás SAri eman zitzaion Bartzelonaren, Valentziaren eta EAEren artean gas naturala eramateko gasbide sare bat eraikitzeko kontzesio administratiboa.

Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiaren Ebazpenen bidez (1977ko uztailaren 28koa –Zaragoza–, 1979ko maiatzaren 21ekoa –Errioxa–, eta 1979ko uztailaren 23koa –Nafarroa–), “Zaragoza-Haro BVV” gasbidea eta bere laguntza-instalazioak exekutatzeko proiektua baimendu zen.

Lehen mailako garraiorako gasbide hau 26”-ko diametroa eta operazioetarako 72 bar-eko gehieneko presioa dituen gas naturalaren oinarrizko sarekoa da, eta honako egun hauetan lortu zuen gasa jartzeko baimena: 1980ko uztailaren 11n (Zaragoza), 1980ko uztailaren 1ean (Nafarroa) eta 1980ko ekainaren 17an (Errioxa).

Halaber, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiaren 2013ko martxoaren 26ko Ebazpenaren bidez (2013ko 86. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 10ekoa), Enagás SAri emandako kontzesio eta baimen guztien titulartasun aldaketa baimendu zen, Enagás Transporte SAUren alde.

Enagás Transporte SAU enpresak (aurrerakoan, Enagás) 2019ko apirilaren 5ean aurkeztu zuen Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusian ondoren aipatzen den proiektuaren ingurumenari buruzko dokumentua: “Gasbideen oinarrizko sarean komunikazioen segurtasuna hobetzeko plana; Zaragoza-Haro BVV gasbidea: 24. pos. (E.C. Zaragoza) - 31. pos. (Villar de Arnedo) tartea, Nafarroako, Errioxako eta Zaragozako probintzietan. Rev0”.

Enagásek ingurumenari buruzko beste dokumentu bat aurkeztu zuen, lehengoa ordezteko, 2019ko uztailaren 2an Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusian: “Gasbideen oinarrizko sarean komunikazioen segurtasuna hobetzeko plana; Zaragoza-Haro BVV gasbidea: 24. pos. (E.C. Zaragoza) - 31. pos. (Villar de Arnedo) tartea, Nafarroako, Errioxako eta Zaragozako probintzietan. Rev1”. Halaber, Enagásek eskatu zuen Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministeriora ere bidaltzeko, ingurumen-ebaluazio sinplifikatuaren tramiteari hasiera emateko, Ingurumen-inpaktuaren ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legeak ezartzen duenaren babesean.

Ingurumenari buruzko dokumentua ez zen onartu tramiterako, Biodibertsitatearen eta Ingurumen Kalitatearen Zuzendaritza Nagusiaren 2019ko irailaren 6ko Ebazpenaren bidez, ebazpen hartan dokumentuak ez zuela aski kalitatea jo zelako.

2019ko urriaren 7an Enagásek dokumentu hau aurkeztu zuen Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusian: “Gasbideen oinarrizko sarean komunikazioen segurtasuna hobetzeko plana; Zaragoza-Haro BVV gasbidea: 24. pos. (E.C. Zaragoza) - 31. pos. (Villar de Arnedo) tartea, Nafarroako, Errioxako eta Zaragozako probintzietan. Rev2”. Halaber, Enagásek eskatu zuen Biodibertsitatearen eta Ingurumen Kalitatearen Zuzendaritza Nagusira ere bidaltzeko, ingurumen-ebaluazio sinplifikatuaren tramiteari hasiera emateko, Ingurumen-inpaktuaren ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legeak ezartzen duenaren babesean.

Kalitatearen eta Ingurumen Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusiaren 2020ko irailaren 29ko Ebazpenaren bidez (2020ko 267. Estatuko Aldizkari Ofiziala, urriaren 9koa), aipatu proiektuaren ingurumen-inpaktuaren txostena egin zen. Bertan esaten da ez dela beharrezkoa ohiko ingurumen-ebaluazioaren prozedura betetzea, ez delako aurreikusten ingurumenean ondorio kaltegarri esanguratsurik gertatuko denik, baldin eta, aldi berean, aurkeztutako ingurumenari buruzko dokumentazioan eta aipatu ebazpenean ezartzen diren neurriak eta preskripzioak betetzen badira.

Proiektuan aurreikusitako instalazioak eraikitzearen helburua da Enagásen sareari gaitasun handiagoak ematea, efizientzia handiagoarekin aurre egin ahal izateko bai gaurko beharrei, baita etorkizunekoei ere, ustiapeneko arriskuak gutxitzea eta osotara konektatutako tarte-sare bat osatzea, egungo komunikazio-sarearen segurtasuna eta independentzia bermaturik egon daitezen.

Komunikazio-sareak jasan behar dituen komunikazio-eskaera berri hauei erantzuna emateko, eta komunikazioen segurtasuna bermatzeko, beharrezkoa da beste kable bat jartzea, gasbidearen bide-zortasun iraunkorreko eremuaren barruan joango dena lurperatuta, gasbidearen luzera osoan, arrazoi fisiko edo administratiboengatik ezinezkoa den kasuetan izan ezik.

Enpresa sustatzaileak eskatu ditu, 2020ko urriaren 23an, administrazio baimena, exekuzio proiektua onestea eta, zehazki, onura publikoa deklaratzea instalazioen proiektu honetarako: “Gasbideen oinarrizko sarean komunikazioen segurtasuna hobetzeko plana; Zaragoza-Haro BVV gasbidea: 24. pos. (E.C. Zaragoza) - 31. pos. (Villar de Arnedo) tartea”, urriaren 7ko Hidrokarburoen Sektoreari buruzko 34/1998 Legeak ezartzen duenaren babesean.

Enagás enpresaren eskaera hori, baita exekuzio proiektu teknikoa ere, jendaurreko informazioaren tramitean jarri dira, abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuaren IV. tituluan aurreikusitakoaren arabera. Hori dela eta, dagozkion argitalpenak egin ziren, honako hauek, alegia:

–2020ko 322. Estatuko Aldizkari Ofiziala, abenduaren 10ekoa.

–2020ko 165. Errioxako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 9koa.

–2020ko 281. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 2koa.

–2020ko 289. Zaragozako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 17koa.

Era berean, argitalpenak egin ziren ukitutako udalen ediktu-tauletan eta egunkari hauetan: “Diario La Rioja” eta “Diario el Correo”, biak 2020ko abenduaren 10ekoak, “Diario de Noticias” eta “Diario de Navarra”, biak azaroaren 25ekoak, eta “Heraldo de Aragón” eta “Diario del Alto Aragón”, biak 2020ko abenduaren 10ekoak.

Era berean, eta abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuaren 80. artikuluan aurreikusitakoa betez, beste administrazio, erakunde eta/edo interes orokorreko enpresa batzuei informazioa eskatzeko tramitearen barruan, txostena eskatu zaie eskumena duten organismo eta entitateei, 2020ko azaroaren 18, 24 eta 25ean, aipatutako gas naturalaren hoditerian zuntz optikoa jartzeak eragin diezaiekeen ondasun publiko eta zerbitzu jakin batzuei buruz, eta organismo eta entitate horien erantzun batzuk jaso dira, non esaten baita zer baldintzatan egiaztatu beharko diren dagozkion afekzioak. 2021eko urtarrilaren 11n eta 22an, eta apirilaren 23an, erantzunik eman ez zuten zenbait organismori informazioa eskatu zitzaion berriz. Enagásek erantzun die ukitutako organismoek bidali dituzten txostenei, eta adostasuna adierazi du.

2020ko abenduaren 9an, urtarrilaren 18an eta 2021eko azaroaren 4an, partikularren idazkiak jaso ziren. Idazki horiek adierazten zuten oker puntualak zeudela ukitutakoen zerrendan. Enagásek adierazi du alegazio horiek jaso dituela eta esan du ezen, behar diren egiaztapenak egin eta gero, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendako datuak zuzenduko dituela, eta lurzation egoera erregularizatuko duela.

Horregatik guztiagatik, eskubide partikularrak ahalik eta gehien errespetatu direla irizten zaio, kontuan hartu baitira eta bateragarri egin, alderdi tekniko eta ekonomikoetan, linea berriaren trazadura egokienarekin.

Jendaurreko informazioaren tramitea amaitu eta gero, Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako, Gobernuaren Errioxako Ordezkaritzako eta Gobernuaren Zaragozako Ordezkariordetzako Industria eta Energia Arloetako Zuzendaritzek beren txostenak eman zituzten, 2021eko azaroaren 30ean, 2021eko martxoaren 12an eta 2021eko azaroaren 30ean, hurrenez hurren, probintzia bakoitzean aipatu proiektuaren instalazioak exekutatzearen espedienteari buruz, 2002ko abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuaren 81., 84.5 eta 97. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera. Txosten guztien ondorioa da proiektuak beharrezko baldintza tekniko guztiak betetzen dituela baimena emateko.

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala sortzeko ekainaren 4ko 3/2013 Legearen 7.35 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, zeinaren arabera aipatutako erakundeari baitagokio gas naturalaren oinarrizko sareko instalazioak baimentzeko espedienteei buruzko txostenak egitea, txostena eskatu zitzaion Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari, eta batzorde horrek, 2022ko otsailaren 17an egindako bilkuran, txostena egin zuen aipatutako baimen-eskaerari buruz. Txosten horretako oharrak ebazpen honi erantsi zaizkio.

Ebazpen-proposamena Enagási jakinarazi zitzaion 2022ko otsailaren 24an, eta enpresa horrek ez du iruzkinik edo alegaziorik aurkeztu horretarako zegoen epearen barruan. Beraz, nahitaez egin beharreko entzunaldiaren tramitea bete dela jotzen da.

Honako hauek ikusirik: Hidrokarburoen Sektoreari buruzko 34/1998 Legea, urriaren 7koa; Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa; Gas naturala garraiatu, banatu eta merkaturatzeko jarduerak, haren hornidura eta haren instalazioetarako baimenen prozedurak arautzen dituen 1434/2002 Errege Dekretua, abenduaren 27koa; Hirugarrenek gas instalazioak erabiltzeko arauak eta gas naturalaren sektorearen sistema ekonomiko integratua ezartzen dituen 949/2001 Errege Dekretua, abuztuaren 3koa; Gas naturalaren enbor-sareko gas naturalaren oinarrizko sarearen instalazioak zehazten dituen IET/2434/2021 Agindua, azaroaren 7koa; Hazkuntza, lehiakortasuna eta eraginkortasuna sustatzeko urgentziazko neurriak onesten dituen 18/2014 Foru Legea, urriaren 15ekoa; Industriari buruzko 21/1992 Legea, uztailaren 16koa; Gas Erregaien Sareei eta Harguneei buruzko Erregelamendua onesten duen Industria Ministerioaren Agindua, 1974ko azaroaren 18koa; Gas naturalaren garraioko eta birgasifikazioko jarduera arautuak ordaintzeko metodologia zehazten duen 9/2019 Zirkularra, abenduaren 19koa eta 2021-2026 erregulazio-aldirako inbertsioaren, eragiketaren eta mantentzearen erreferentzia-balio unitarioak eta gas naturala garraiatzeko instalazioetako eta gas natural likidotuko instalazioetako inbertsioei eta kostuei buruzko auditoretzetarako gutxieneko baldintzak ezartzen dituen 8/2020 Zirkularra, abenduaren 2koa; eta kontuan harturik enpresak aski egiaztatu dituela Hidrokarburoen Sektoreari buruzko 34/1998 Legearen 67.2 artikuluak eskatzen dituen baldintzak, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehena.–Enagás Transporte SAU enpresari (Enagás) administrazio baimena ematea, exekuzio proiektua onestea eta, zehazki, onura publikoa deklaratzea, instalazioen proiektu honetarako : “Gasbideen oinarrizko sarean komunikazioen segurtasuna hobetzeko plana; Zaragoza-Haro BVV gasbidea: 24. pos. (E.C. Zaragoza) - 31. pos. (Villar de Arnedo) tartea”.

Administrazio baimena emateko, instalazioen proiektua onesteko eta, zehazki, onura publikoa deklaratzeko erabaki horrek eragiten dien ondasun eta eskubideak dagoeneko argitaratu dira espedientea jendaurrean jartzeko iragarkietan. Ebazpen honen bidez baimendutako proiektuari dagozkion instalazioak eraikitzeak finka partikularretan izanen duen eragina Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 107. artikuluan ezarritakoaren arabera gauzatuko da.

Proiektuko instalazioak eraikitzeko baimen hau abenduaren 27ko 1434/2007 Errege Dekretuaren IV. tituluan xedatutakoaren babesean ematen da, dekretu horrek gas naturala garraiatu, banatu eta merkaturatzeko jarduerak, haren hornidura eta haren instalazioetarako baimenen prozedurak arautzen baititu; eta baldintza hauek ezartzen dira:

1. Enagás enpresak, aipatutako proiektuari dagokionez, uneoro bete beharko ditu arau hauek: urriaren 7ko Hidrokarburoen Sektoreari buruzko 34/1998 Legea, baita hura osatu eta garatzen duten xedapen eta erregelamenduak ere; abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretua, gas naturala garraiatu, banatu eta merkaturatzeko jarduerak, haren hornidura eta haren instalazioetarako baimenen prozedurak arautzen dituena; abuztuaren 3ko 949/2001 Errege Dekretua, hirugarrenek gas instalazioak erabiltzeko arauak eta gas naturalaren sektorearen sistema ekonomiko integratua ezartzen dituena; ingurumen-inpaktua ebaluatzeari buruzko legeria eta, halaber, lurralde antolamenduaren arloko lege-xedapenak; uztailaren 16ko 21/1992 Legea, Industriari buruzkoa, eta hura garatu eta aplikatzeko erregelamenduzko xedapenak.

2. Ebazpen honek baimentzen dituen garraio-instalazioak eraikiko dira ondoren aipatzen diren dokumentu teknikoek ezartzen dutena betez:

–“Gasbideen oinarrizko sarean komunikazioen segurtasuna hobetzeko plana; Zaragoza-Haro BVV gasbidea: 24. pos. (E.C. Zaragoza) - 31. pos. (Villar de Arnedo) tartea (Zaragozako probintzia). Administrazio proiektua”, 2020ko urrikoa.

–“Gasbideen oinarrizko sarean komunikazioen segurtasuna hobetzeko plana; Zaragoza-Haro BVV gasbidea: 24. pos. (E.C. Zaragoza) - 31. pos. (Villar de Arnedo) tartea (Errioxako probintzia). Administrazio proiektua”, 2020ko urrikoa.

–“Gasbideen oinarrizko sarean komunikazioen segurtasuna hobetzeko plana; Zaragoza-Haro BVV gasbidea: 24. pos. (E.C. Zaragoza) - 31. pos. (Villar de Arnedo) tartea (Nafarroako probintzia). Administrazio proiektua”, 2020ko urrikoa.

Horiek denak Madrilgo Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofizialean 25430 kolegiatu-zenbakiarekin inskribatuta dagoen ingeniari teknikoak izenpetu ditu, 2020ko urriaren 15ean izenpetutako erantzukizunpeko adierazpenarekin, eta Enagás enpresak aurkeztu zituen Zuzendaritza Nagusi honetan eta Gobernuaren Zaragozako Ordezkariordetzako Industria eta Energia Arloko Zuzendaritzan, Gobernuaren Errioxako Ordezkaritzan eta Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzan, hurrenez hurren.

Proiektuaren helburua da zuntz optikoko kable berri bat jartzea gasbidearen komunikazioak hobetzeko; izan ere, egungo sistemarekin ezin zaie erantzun telekontroleko, teleprozesuko eta telefoniako zerbitzu mota horren etorkizuneko eskakizunei, hala nola gauzen Interneteko zerbitzu berriei (IoT) eta analitika aurreratuari.

Kable berria lurperatuta joanen da gasbidearen zortasun-eremuaren barruan, bere luzera osoan, gasbidearen osagarri gisa, arrazoi fisiko edo administratiboengatik ezinezkoa den kasuetan izan ezik, eta instalazio bakar bat eratuko du.

Proiektuaren jatorria, nondik hasiko baita jartzen kable berria, 24. posizioan dago, BVV gasbidearen 321,495 KPan, Zaragozako udalerrian; eta proiektuaren amaiera 31. posizioan dago, BVV gasbidearen 447,086 KPan, Villar de Arnedo udalerrian (Errioxa). Komunikaziorako kable berriaren luzera 129.057 metro da, probintziaren arabera honela banatuta: Errioxan 32.207 m, Nafarroan 37.632 m eta Zaragozan 59.218 m.

Kablea eramateko erabiliko den eroanbidea dentsitate handiko polietilenozko (PEHD) bi hodi izanen dira, 40 mm-ko kanpo-diametroa eta 3 mm-ko lodiera dutenak. Ondoren, 64 zuntz optiko monomodoko kable dielektriko bat ezarriko da, PKP motako estalkia duena.

Kablearen eroanbidea babesteko hoditeria 6 hazbeteko API-5L B graduko altzairuzkoa izanen da, edo bestela, 160 mm-ko kanpo-diametroko dentsitate handiko polietilenozkoa (PEHD).

Komunikaziorako zuntz optikozko kable berria monomodo motakoa izanen da.

Eroanbidea, oro har, gasbidearen ardatzarekiko paraleloan kokatuko da, ardatz horretatik gutxienez metro bateko distantziara eta dagoen kable eramailearen kontrako aldean, gasbidearen zortasun-eremuaren barruan, ezintasun fisikoagatik bereizi eta zortasun-eremua utzi behar den puntuetan izan ezik, hala nola bidegurutze berezietan edo trazadurako beste puntu bakan batzuetan. Sakonera aldakorreko zangan jarriko da, 1 metroko sakonera bermatuta, ur-ibilguak eta garraio-azpiegiturak dituzten bidegurutzeetan izan ezik; horietan, dagokien organismoek eskatutako sakoneran kokatuko da.

3. Proiektuaren aurrekontua bi milioi ehun eta berrogeita hamaika mila laurehun eta hirurogeita sei koma hogeita hemeretzi euro dira (2.151.466,39 euro).

Bere aldetik, urriaren 7ko Hidrokarburoen Sektoreari buruzko 34/1998 Legearen 67.3 artikuluan ezarritakoa betez, Enagás enpresak berme bat jarri beharko du, aurrekontu horren %2 eginen duena. Beraz, Enagásek jarri beharreko bermeak 43.029,33 euro jotzen du.

Aipatu bermea Gordailuen Kutxa Orokorrean eratuko da, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiaren alde, Gordailuen Kutxa Orokorraren Erregelamendua onesten duen otsailaren 7ko 161/1997 Errege Dekretuan onartutako modalitateren baten bidez. Enagás enpresak Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusira igorri beharko du bermearen gordailua egin duela frogatzen duen agiria, bermea jarri eta hogeita hamar eguneko epean.

Berme hori interesdunari itzuliko zaio, behin instalazioak martxan jartzeko aktak formalizatuta, interesdunak hala eskatzen duenean eta baimen honen ondoriozko betebeharrak bete dituela justifikatzen duenean.

4. Proiektuaren xedea diren instalazioen diseinu, eraikuntza eta ustiapenean kontuan hartu behar dira Gas-erregaien sare eta hartuneei buruzko erregelamenduan eta haren Jarraibide tekniko osagarrietan ezarritako agindu teknikoak eta preskripzioak, baita aplikatzekoak zaizkien telekomunikazio alorreko xedapenak eta zuntz optikoari buruzko araudi tekniko sektoriala ere.

Instalazio horien eraikuntzak, baita haien elementu teknikoek, materialek eta ekipamendu nahiz instalazio osagarriek ere, industriako segurtasun eta kalitate arau teknikoak bete beharko dituzte, Industriari buruzko uztailaren 16ko 21/1992 Legean xedatutako guztiarekin bat. Lege hori garatu eta aplikatzeko erregelamenduzko xedapenak, araudi teknikoa eta segurtasun araudia ere bete beharko dituzte.

Halaber, ezartzen diren garraiorako instalazio osagarri eta lagungarriek, erregelamendu, jarraibide, arau tekniko eta segurtasun arauetan agindutako preskripzioak beteko dituzte, oro har aplikatzekoak zaizkienak, eta dagokion probintziako Industria eta Energia Arloko Zuzendaritzak legeztatuko ditu, hala badagokio, haien arau berariazkoei jarraituz.

5. Abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuaren 84.10 artikuluak ezartzen duenarekin bat etorriz, garraiorako instalazioak eraikitzeko eta Enagás enpresak martxan jartzeko akta osatzeko eskaera aurkezteko gehieneko epea hamabi hilabetekoa izanen da, ebazpen honen datatik kontatuta. Epe hori ez bada betetzen, administrazio baimen hau bertan behera geldituko da, justifikatutako arrazoiengatik luzapena eman ezean.

6. Garraiorako instalazioak handitu edo aldatu ahal izateko, instalazioen datuak eta oinarrizko ezaugarri teknikoak ukitzen badira, beharrezkoa izanen da aldez aurretik Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusi honen baimena eskuratzea, Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 67. artikuluan ezarrita dagoenez.

7. Gobernuaren Errioxako Ordezkaritzako Industria eta Energia Arloko Zuzendaritzak, Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energia Arloko Zuzendaritzak eta Gobernuaren Zaragozako Ordezkariordetzako Industria eta Energia Arloko Zuzendaritzak, obrak egin bitartean, egokitzat jotzen dituzten ikuskapen eta egiaztapenak egin ahal izanen dituzte, ebazpen honetan eta aplikatzekoak diren xedapenetan eta indarreko araudian ezarritako baldintzak betetzeari dagokionez.

Horretarako, Enagás enpresak aipatu arloei behar beste denbora lehenago jakinarazi beharko die obrak noiz hasiko diren eta garraiorako instalazioen proiektuan aplikatutako zehaztapen, arau eta erregelamenduen arabera egin beharreko saiakuntzak eta probak noiz eginen diren.

8. Enagás enpresak garraiorako instalazioen obrak amaitu direla jakinaraziko die Gobernuaren Errioxako Ordezkaritzako Industria eta Energia Arloko Zuzendaritzari, Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energia Arloko Zuzendaritzari eta Gobernuaren Zaragozako Ordezkariordetzako Industria eta Energia Arloko Zuzendaritzari, behin betiko aitorpenerako eta instalazioak martxan jartzeko aktak egiteko. Hori bete gabe ezin izanen dira funtzionatzen hasi.

Garraiorako instalazioak martxan jartzeko akta egin aurretik, eskatzaileak aipatutako industria eta energia arloetan obra-bukaerako ziurtagiria aurkeztuko dio, teknikari eskudun batek sinatuta. Bertan adierazi beharko da instalazioen eraikuntza eta muntaketa bat datozela Enagás enpresak aurkeztutako proiektu teknikoan aurreikusitakoarekin, proiektu horretan aplikatutako arau eta zehaztapenekin, xehetasunen aldaketekin, halakoren bat onetsi bada, eta aplikatu beharreko arau tekniko eta segurtasun arau indardunekin.

Eskatzaileak, halaber, instalazioen eraikuntza gainbegiratu eta kontrolatu duten entitate edo enpresek emandako amaierako ziurtagiria aurkeztuko du, egindako saiakuntzen eta proben emaitzak zuzenak eta aplikatutako arau eta kodeen araberakoak izan direla eta instalazioen kalitatea egokia dela adieraziko duena.

9. Gobernuaren Errioxako Ordezkaritzako Industria eta Energia Arloko Zuzendaritzak, Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energia Arloko Zuzendaritzak eta Gobernuaren Zaragozako Ordezkariordetzako Industria eta Energia Arloko Zuzendaritzak Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiari jakinarazi beharko diote beren lurralde eremuei dagokien garraiorako instalazioak martxan jarri diren data. Horretarako, martxan jarri direla dioen akta bidaliko diote.

10. Baimen hau ematen bada ere, ez da alde batera utzi behar udalen, autonomia erkidegoen edo beste erakunde eta entitate batzuen eskumeneko lizentziak eta baimenak ere beharrezkoak izan daitezkeela instalazioen obretarako edo instalazio lagungarri eta osagarrietarako.

Bigarrena.–Ebazpen honen xede diren instalazioak “Zaragoza-Haro BVV” gas naturalaren garraio primarioko gasbidearen zati banaezina izanen dira, eta, beraz, gasbide hori eskualdatzeko, osorik edo zati batean, aldez aurreko administrazio baimena beharko da, abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuaren 86. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Hirugarrena.–Ebazpen honen xede diren instalazioek bete egin beharko dute abenduaren 12ko 9/2019 Zirkularra, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalarena, gas naturala garraiatzeko instalazioen eta gas natural likidotuaren instalazioen ordainsaria zehazteko metodologia ezartzen duena, bai eta abenduaren 2ko 8/2020 Zirkularra ere, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalarena, 2021-2026 erregulazio-aldirako inbertsioko eta eragiketa eta mantentze lanetako erreferentzia-balio unitarioak eta gas naturala garraiatzeko instalazioetako eta gas natural likidotuko instalazioetako inbertsioei eta kostuei buruzko auditoretzetarako gutxieneko baldintzak ezartzen dituena.

Laugarrena.–Ebazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra”.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 62.2.i) artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da Energiaren estatu-idazkariaren aurrean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Epe hori iraganik errekurtsoa jarri gabe, ebazpena irmoa izanen da ondorio guztietarako. Epeak hilabeteka zenbatzeko, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 30. artikuluan xedatutakoa bete beharko da.

Madrilen, 2022ko apirilaren 21ean.–Energia Politikako eta Meatzeetako zuzendari nagusia, Manuel García Hernández.

Iragarkiaren kodea: E2205791