88. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZABALTZA

Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza indargabetzea. Behin betiko onespena

Zabaltzako Udalak, 2021eko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea Ezkondu gabeko bikote egonkorren Zabaltzako Udalaren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

Ordenantza hori indargabetzeko hasierako onespenaren erabakia 2022ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 13an, eta jendaurrean egoteko aldia iragan ondoren, ez da alegaziorik aurkeztu. Beraz, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, 2022ko apirilaren 6an egin osoko bilkuran, erabaki zen behin betiko indargabetzea Ezkondu gabeko bikote egonkorren Zabaltzako Udalaren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

Arraitzan (Zabaltza), 2022ko apirilaren 11n.–Alkatea, Marina Mejías Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2205560