88. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Egoitza elektronikoa sortzea

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoa bete dadin, eta herritarrek gure erakundearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten,

EBAZTEN DUT:

1. Vianako Udalaren egoitza elektronikoa sortzea https://sedeelectronica.viana.es helbide elektronikoan. Vianako Udala da Interneteko domeinuaren jabea, bai eta egoitzaren titularra ere.

2. Egoitza elektronikoak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

3. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

4. Ebazpena jakinaraztea Udaleko alor guztiei, eta argitaratzea Vianako Udalaren webgunean eta egoitza elektronikoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean.

5. Vianako Udaleko Idazkaritza Nagusiari esleitzea egoitza elektronikoa zuzentzeko eta koordinatzeko eginkizunak.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

1. Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

3. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Vianan, 2022ko apirilaren 19an.–Alkatea, B. Yolanda González García, idazkaria, Asunción Gil Barnó.

Iragarkiaren kodea: L2205586