88. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 136. lurzatiak katalogoan duen fitxa aldatzeko. Behin betiko onespena

Obanosko Udalak, 2022ko apirilaren 5ean egin bilkuran, jarraian ematen den erabakia hartu zuen; hona hemen testu osoa:

1.–Behin betiko onestea Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 136. lurzatiak Udal Plan Orokorreko Katalogoan duen fitxa aldatzeko; Joaquín Vidarte Cildozek aurkeztu du.

2.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta haren argitalpena agintzea, barnean sartutako hirigintza arauekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Orobat, behin betiko onespenaren erabakiaren berri emanen zaio lurralde antolaketaren eta hirigintzaren arloetan eskumena duen Nafarroako Gobernuko departamentuari, baita behin betiko onetsitako plangintza-tresnaren ale baten kopia kautotua igorriko ere, hura osatzen duten plano eta agiriekin (Udaleko Idazkaritzak behar bezala eginbidetuak), eta tramitatutako espediente osoaren kopia. Hori guztia aipatu onespenetik 10 eguneko epean, gehienez ere, haren gaineko kontrola egiteko, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatuari jarraikiz.

3.–Alkate udalburuari ahalmena ematea beharrezko jarduketa guztiak egin ditzan, erabakia ahalik hobekiena gauzatzeko.

Erabakia eta onetsitako agiria hartzen duen eranskina argitaratzen dira Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 79.1 artikuluan xedatutakoa bete beharrez, eta jakitera ematen da onesteko erabakiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik aitzina, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluekin bat.

Obanosen, 2022ko apirilaren 7an.–Alkate udalburua, Arantxa Hernández Lacalle.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2205869