88. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Dirulaguntzak, 2022rako, eskola-jantokietarako. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 621172.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/621172).

Xedea: gizarte zerbitzuen arloko diru-laguntzak ematea, banakako ebaluazioaren araubidean, eskola-jantokietara joan daitezen Haur Hezkuntzako edo Lehen Hezkuntzako ikasleak, baldin erroldaturik badaude eta bizi badira Lizarrako gizarte zerbitzuen oinarrizko eskualdean (Lizarra, Muniain-Aberin eta Morentin).

Onuradunak: Lizarrako oinarrizko eskualdeko bizilagunak (Lizarra, Muniain-Aberin eta Morentin), baldintzak betetzen badituzte.

Oinarri arautzaileak: laguntza honen oinarri arautzaileak erabakiaren eranskinean jaso dira (Erabakia, zeinaren bidez onesten baita deialdi bat dirulaguntzak emateko 2022an, eskola-jantokietarako, Lizarrako, Muniain-Aberingo eta Morentingo bizilagunei).

Zenbatekoa: deialdirako zenbateko osoa 5.000 eurokoa da.

Eskaerak aurkezteko epea: eskabideak aurkezteko epea 2022ko ekainaren 1etik 30era izanen da.

Lizarran, 2022ko apirilaren 8an.–Alkate udalburua, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2205559