88. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Hiri-jarduketarako plan berezia, Udal Plan Orokorreko APD-R2 unitatea garatzeko. Hasierako onespena

Burlatako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko apirilaren 12an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat Udal Plan Orokorreko APD-R2 unitatea garatzeko, honako hauek sustatua: GTI Gestiones y tasaciones inmobiliarias SL, Farcira SL, Isga Inmuebles SAU, Burlatako Erredentzioko Amen Komentua, eta N-20 Soluciones 2015 SL.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, indarra duen legedian agindutakoari jarraikiz; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Burlatan, 2022ko apirilaren 19an.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2205585