88. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Berako “Mukixu” Haur Hezkuntzako 0-3 urteko Ikastetxean oinarrizko gutxieneko zerbitzuen funtzionamendua bermatzea eta zerbitzu horiek emateko behar diren langileak zehaztea, maiatzaren 2ko 7:00etatik aitzina, eta iraupen mugagabearekin, deitutako greba dela-eta

Berako Udaleko Alkateak, 2022ko apirilaren 27an, ondoan eta osoki idatzirik dagoen ebazpena onetsi du:

“102/2022 EBAZPENA, apirilaren 27koa, berako udaleko alkateak emana. Horren bidez, Berako “Mukixu” haur hezkuntzako 0-3 urteko ikastetxean oinarrizko gutxieneko zerbitzuen funtzionamendua bermatzen da eta zerbitzu horiek emateko behar diren langileak zehazten dira, maiatzaren 2ko 7:00etatik aitzina, eta iraupen mugagabearekin, deitutako greba dela-eta.

Mukixu Jangarriak SLk 0-3 urteko Haur Hezkuntzako Zentroaren zerbitzua kontratatuta dauka, eta haren ordezkariak bere langileen greba-deialdia helarazi du. Greba 2022ko maiatzaren 2ko 7:00etatik aitzina izanen da, iraupen mugagabearekin.

Espainiako Konstituzioaren 28.2 artikuluan onartzen den greba egiteko eskubidearekin batera, herritarrendako ezinbesteko zerbitzuak mantentzeko behar diren bermeak jarri behar dira, aipatutako eskubidearen erabilera inola ere galarazi gabe, halaxe ulertu baitute, agindu hari dagokionez, bai jurisprudentzia arruntak bai eta konstituzionalak ere.

Grebarako deialdia dela-eta, Berako “Mukixu” Haur Hezkuntzako 0-3 urteko Ikastetxean ematen diren zerbitzuak ezin dira erabat gelditu, botere publikoek bermatu beharreko funtsezko zerbitzuak baitira, eta, beraz, beharrezkoa da horiek betetzea. Izan ere, Espainiako Konstituzioaren 27. artikuluan aipatzen den hezkuntza eskubidearen barrenean sartzen dira, pertsonen oinarrizko eskubideei eragiten dietelako, hala nola lana eta familia bateragarri egiteko eskubideari ere.

Gobernuko agintaritzari dagokio funtsezkotzat hartzen diren zerbitzuak zein diren erabakitzeko eskumena, bai eta herritarren oinarrizko eskubideak babesteko behar diren neurriak hartzekoa ere, halaxe xedatzen baita martxoaren 4ko 17/1977 Errege Lege Dekretuaren 10. artikuluan, eta eskumen hori, kasu honetan, Udalak erabili behar du.

Azaldutakoaren ondorioz, ebazpen honek hauxe du xede: Berako “Mukixu” Haur Hezkuntzako 0-3 urteko Ikastetxeko langileen funtsezko gutxieneko zerbitzuak arautzea, 2022ko maiatzaren 2ko 7:00etatik aitzina, eta iraupen mugagabearekin, deitutako greba dela-eta. Horiek ezartzeko, aintzat hartzen da, funtsean, zerbitzu horiek ezinbestekoak direla herritarrendako behar bezalako arretari eusteko. Horregatik guztiagatik, zerbitzu horiek funtsezkotzat hartzen dira, eta, hortaz, beharrezkoa da zerbitzu horiek betetzea deitutako grebak irauten duen bitartean.

Azaldutakoan oinarrituta, honako hau,

EBAZTEN DUT:

1.–Mukixu Jangarriak SL enpresako langileei 2022ko maiatzaren 2rako eta hurrengoetarako deitu zaien greba-eskubidearen erabiltzea (enpresa horrek kontratatuta baitu Berako 0-3 urteko Haur Hezkuntzako Zentroaren zerbitzua), oinarrizko prestazioak eta ondorengo gutxieneko zerbitzuak mantentzearen baldintzapean dagoela ulertuko da. Horrela, Mukixu Jangarriak SL enpresak honako langile hauen eguneroko presentzia bermatu beharko du: 3 hezitzaile, jantokiko langile bat eta garbitzaile bat.

2. Zerbitzu horiek greba egiteko eskubidea erabiltzen ez duten Mukixu Jangarriak SL zerbitzua kudeatzen duen enpresako langileek emango dituzte, eta horrek ez du inolako mugarik ekarriko greba arautzen duen araudiak egoera horretan dauden langileei aitortzen dizkien eskubideetan.

3. Lehenengo zenbakian zehaztutako gutxieneko zerbitzuei eusteko izendatutako langileek zerbitzua ematen ez badute edo hura alteratzen badute, legez kontrakotzat joko da ondorio guztietarako, martxoaren 4ko 17/1977 Errege Lege Dekretuaren 16. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta erantzukizuna izango dute zerbitzua betetzen ez dutenek edo alteratzen dutenek. Era berean, Haur Hezkuntzako Ikastetxearen zerbitzuak ematen dituen enpresak dagozkion kontratu-erantzukizunak izango ditu, ebazpen honetan zehaztutako gutxieneko zerbitzuak betetzen ez baditu.

4. Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-oholean argitaratzeko, eta Mukixu Jangarriak SL enpresari jakinarazteko, eta udalbatzaren lehenengo ohiko bilkuran horren berri ematea.”

Beran, 2022ko apirilaren 28an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2206061