88. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

90/2022 FORU AGINDUA, apirilaren 22koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez Yolanda Zazo Gómez andrea izendatzen baita, bitarte baterako, Lan Harremanen Ataleko buru, Lan Harremanen eta Prestazio Sozialen Zerbitzuan, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusian, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuan.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuan ezartzen du ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen du kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrak eginen duela atalburuen bitarte baterako izendapena, beharrezkoak diren txostenak eman ondoren. Horri dagokionez, espedientean jaso dira bai Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena, bai Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren adostasuna.

Hortaz, erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak,

AGINTZEN DUT:

1. Yolanda Zazo Gómez andrea bitarte baterako izendatzea Lan Harremanen Ataleko buru, Lan Harremanen eta Prestazio Sozialen Zerbitzuan, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusian, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuan. Izendapenak 2020ko apirilaren 22tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea eta igortzea Lan Harremanen eta Prestazio Sozialen Zerbitzura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko apirilaren 22an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2205786