88. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

Udal Planeko aldaketa, Ekalako Kontzejuko nekazaritzako biltegia deskatalogatzeko (San Miguel kalea, 53). Behin betiko onespena

Ameskoabarrengo Udalak, 2022ko martxoaren 21ean egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen proiektu hau: Ameskoabarrengo Udal Planaren antolamendu xehatuaren aldaketa, Ekalako 1. poligonoko 69.-70. lurzatietan. Ramón Andueza Díaz eta Lander Berasategui Gesalaga arkitektoek egin dute, eta Iraia Mendicoa Lecuonak sustatu du, 69. eta 70. lurzatietako eraikin babestuen katalogazioa aldatzeko, halako moduz non baliogabetuko den 70. lurzatiko katalogazioa (sustatzailea da jabea), zeina agertzen baita 2B babesa duen eraikin gisa, eta katalogazio hori emanen zaion 69. lurzatiari (San Miguel, 55).

Argitara ematen da, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.c) artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ameskoabarrenean, 2022ko apirilaren 22an.–Alkatea, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2205999