88. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BARAÑAIN

Deialdia, oposizio bidez betetzeko Udaltzaingoko udaltzain-agentearen 6 lanpostu (kopurua handitzen ahalko da). Izendapena eta borondatezko eszedentzia onartzea

Deialdia egin zen oposizio bidez bete zitezen Udaltzaingoko udaltzain-agentearen 6 lanpostu (kopurua handitzen ahalko da), eta argitaratu zen 2021eko 164. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 15ean, eta jarraikiz proben kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenari, eta bete dadin 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua), bada, Barañaingo Udaleko Alkatetzaren abenduaren 15eko 1244/2021 Ebazpenaren bidez, José Antonio Lucas Muñoz izendatu zen udaltzain-agente, destinoa Barañaingo Udaltzaingoan duena, eta 4.35 zenbakidun lanpostua Barañaingo Udaleko plantilla organikoan. Orobat, Alkatetzaren abenduaren 15etko 1245/2021 Ebazpenaren bidez, José Antonio Lucas Muñozi onartu zitzaion borondatezko eszedentzia, ondorioak izanen dituena 2021eko abenduaren 15etik aurrera.

Barañainen, 2022ko apirilaren 19an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2205881