83. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

37/2022 FORU AGINDUA, martxoaren 30ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita María Elena Orcaray Gascue andrea, Kontabilitate Orokorraren Ataleko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzen baitzaizkio.

Hala ezartzen baitu bere hirugarren xedapen gehigarriko bigarren zenbakian abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal ditu erabaki hori hartu zuen organo berak, libreki.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea María Elena Orcaray Gascue andrea, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Kontabilitate Orokorraren Ataleko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2022ko martxoaren 30ean izanen ditu ondorioak, eta hori izanen da atalburutza horretan aritzeko azken eguna.

2. Foru agindu hau interesdunari, Kontu-hartzailetzako Zuzendaritza Nagusiari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2022ko martxoaren 30ean.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

Iragarkiaren kodea: F2204709