8. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

95/2021 EBAZPENA, abenduaren 11koa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita “Kodesko Las Llanas haize-parkea, 1. fasea, Azuelo” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Nafarroako Gobernuak 1996ko ekainaren 17an hartutako Erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zen Nafarroan energia eolikoa sortzeko azpiegituren Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala, Energía Hidroeléctrica de Navarra SAk sustatua, non sartua baitzegoen Kodesko haize-parkearen 1. fasea.

Nafarroako Gobernuak 2000ko ekainaren 5ean hartutako Erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zen Nafarroan energia elektronikoa sortzeko azpiegiturak zehazteko Udalez gaindiko Proiektu Sektorialaren berrikuspena, non aldatu eta baimendu baitzen Kodesko Las Llanas izeneko jarduketa (lehen, Kodesko 1. fasea eta 2. fasea).

Kodesko Las Llanas haize-parkeak haize-parke hauek hartzen ditu:

–Kodesko Las Llanas haize-parkea, 1. fasea, Aguilar: 52 haize-sorgailu.

–Kodesko Las Llanas haize-parkea, 1. fasea, Azuelo: 43 haize-sorgailu.

–Kodesko Las Llanas haize-parkea, 2. fasea, Aras: 22 haize-sorgailu.

2005eko martxoaren 30ean, Industria Segurtasunerako Zerbitzuak Kodesko Las Llanas haize-parkearen 1. fasea (Azuelo) egiaztatzearen eta abian jartzearen gaineko akta egin zuen. Parke horrek 43 haize-sorgailu ditu.

Parke horren titularra Energía Hidroeléctrica de Navarra SA (EHN SA) sozietatea zen.

EHN SA sozietatearen ondarea banandu zenez, Corporación Energía Hidroeléctrica de Navarra SA sozietatea onuraduna bihurtu zen. Gero, sozietate horren izena aldatu zen, eta Acciona Energía SA izena hartu zuen, gaur egun Kodesko Las Llanas haize-parkearen 1. fasearen (Azuelo) titularra dena.

Aguilar Kodesko udal mugarteko 1. poligonoko 395. lurzatia, aipatu haize-parkeak ukitzen duena, EHN sozietateak sinaturiko 2001eko urtarrilaren 8ko salerosketa-tituluaren bidez eskuratua izan zen.

Iruñeko Lehen Auzialdiko 4. Epaitegiaren otsailaren 15eko 21/2021 Epaiaren bidez, adierazi zen Acciona Energía SA ez zela Aguilar Kodesen dagoen 1. poligonoko 395. lurzatiaren jabea, non kokatzen baita A1.6 haize-sorgailua, Kodesko Las Llanas haize-parkearen 1. fasekoa (Azuelo), eta agindu zen lurzati hori itzultzea epaian aipatutako jabeei.

Horregatik, Acciona Energía SAk, bat etorriz Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 17. artikuluan eta hurrengoetan eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduaren 5. artikuluan aurreikusitakoarekin, honako hau eskatu du: Aguilar Kodesko udal mugarteko 1. poligonoko 395. lurzatian dauden beharrezko ondasun eta eskubideak presaz desjabetzeko espedientea hastea.

Horiek horrela, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduaren 56. artikuluan ezarritakoaren arabera, bidezkoa da jendaurrean jartzea Kodesko Las Llanas haize-parkearen 1. faseko (Azuelo) A1.6 haize-sorgailuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Jendaurrean jartzea Aguilar Kodesko udal mugartean dagoen Kodesko Las Llanas haize-parkearen 1. faseak (Azuelo) ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda, eranskin gisa atxikitzen dena, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamabost egun balioduneko epean edozein pertsonak aurkeztu ahal izan ditzan egoki iruditzen zaizkion alegazioak.

Ahal dela, alegazioak telematikoki aurkeztuko dira Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein tokitan. Halaber, espedientea aztergai egonen da Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Industriaren, Energiaren eta Meatzeen Araubide Juridikoaren Atalaren bulegoetan (Tomás Caballero parkea 1, 4. solairua, Iruña).

2. Ebazpen hau Acciona Energía SAri jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Errekurtsoaren idazkian, espediente zenbakia adierazi beharko da (idazpuruan, “Erreferentzia:” hitzaren ondoren dagoen zenbakia).

3. Ebazpen hau eta dagokion eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko egunkari batean eta Aguilar Kodesko udaletxeko iragarki-taulan argitaratzea.

Iruñean, 2021eko abenduaren 11n.–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

ERANSKINA

Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda

JABEA

KATASTROKO DATUAK

TOKIA

UKIPENAK (m²)

Izen-abizenak

Lurz.

Udal mugartea

Jabari osoa

Lurgain-zortasuna

Bide-zortasuna

Beste ukipen batzuk

Zapata

Zangak

Babes eolikoa (B.E.)

1

María Delia Zurbano Zufiaurre andrea

-

1

395

Aguilar Kodes

Larreak

El Espinal, Aguilar Kodes (Nafarroa)

1382,00

181,20

1321,30

1092,55

F2117578

Iragarkiaren kodea: F2117578