8. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZABALTZA

Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza indargabetzea. Hasierako onespena

Zabaltzako Udalak, 2021eko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea Ezkondu gabeko bikote egonkorren Zabaltzako Udalaren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, ordenantzaren indargabetzea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko indargabetuta geldituko da.

Arraitzan (Zabaltza), 2021eko abenduaren 31n.–Alkatea, Marina Mejías Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2200003