8. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Xehetasun-azterketa, Zurukuaingo 21. poligonoko 5. lurzatian. Hasierako onespena

Udalbatza honetako alkate udalburuak, 2021eko abenduaren 29an eman ebazpenean, hasiera batean onetsi zuen Zurukuaingo 21. poligonoko 5. lurzatirako xehetasun-azterketa, Miguel Sanzen oinordekoek sustatua. Jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan agertuta, eta Zurukuaingo Kontzejuari zein ukitutako jabeei jakinaraziko zaie, nahi duenak aztertu eta egoki irizten dituen alegazio edo oharrak .aurkez ditzan.

Aritzalan (Deierri), 2021eko abenduaren 30ean.–Alkate udalburua, Eduardo Lezaun Echalar.

Iragarkiaren kodea: L2118488