8. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

1. poligonoko 1827. lurzatiari bide publikoko soberakin kalifikazioa ematea. Hasierako onespena

Villatuertako Udalak, 2021eko abenduaren 29an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen bide publikoko soberakin kalifikazioa ematea 1. poligonoko 1827. lurzatiari.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103.a artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 12.ean xedatutakoarekin.

Jendaurrean dagoen bitartean inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsita geratuko da lurzati horri bide publikoko soberakin kalifikazioa emateko erabakia.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Villatuertan, 2021eko abenduaren 30ean.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Iragarkiaren kodea: L2118469