8. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UXUE

Aldaketak arau subsidiarioetako determinazio xehakatuetan. Hasierako onespena

Uxueko Udalak, 2021eko abuztuaren 28an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa egitea Uxueko arau subsidiarioetako determinazio xehakatuetan.

Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; dokumentazioa interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, aukera izan dezaten egoki jotzen dituzten iradokizunak edo alegazioak egiteko. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Uxuen, 2021eko abenduaren 16an.–Alkatea, Rubén Sánchez Remón.

Iragarkiaren kodea: L2118083