8. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Aldaketa 2022rako, tasa eta prezio publikoen ordenantzetan. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2021eko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa tasak eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzetan 2022ko ekitaldirako.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, epe horretan bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta nahi dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz 2/1995 Foru Legearekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak) eta 6/1990 Foru Legearekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Zangozan, 2021eko abenduaren 31n.–Alkatea, Lucía Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L2200012