8. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Ordenantza fiskala, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duena. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2021eko abenduaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala, espedientean dagoen testuaren arabera.

Jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork alegaziorik egin ezean, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zangozan, 2021eko abenduaren 31n.–Alkatea, Lucia Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L2200011