8. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, Udal Plan Orokorraren S-12, S-13 eta S-14 sektoreen aldaketa egituratzaileari buruzkoa. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2021eko abenduaren 29ko ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi eta jendaurrean jartzea erabaki zen kudeaketako hirigintza-hitzarmenaren proposamen bat, helburu duena San Adriango Udal Plan Orokorraren S-12, S-13 eta S-14 sektoreen aldaketa egituratzailea gauzatzeko jarraibideak eta baldintzak. Aldaketa hori José Luis Sáenz Romerok aurkeztu du, Laser Ebro SL-ren ordezkari gisa, eta behin betiko onetsi zen Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren uztailaren 19ko 72E/2021 Foru Aginduaren bidez.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurzoruaren eta Hiri Birgaitzearen Legearen testu bateginaren 25.1 artikuluan (urriaren 30eko 7/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onetsia) eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25.5 artikuluan xedatutakoarekin (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onestekoa).

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da Udal honen Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 13:30era.

San Adrianen, 2021eko abenduaren 29an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2118447