8. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Hirigintza-hitzarmena U.E. 1.10-1.11 exekuzio unitaterako. Jendaurrean jartzea

Otsagabiko Udalak, 2021eko abenduaren 14an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen jendaurrean jartzea U.E. 1.10-1.11 exekuzio unitaterako hirigintza-hitzarmenaren zirriborroa, José Luis Gayarre Imízcozek, María Esandi Barberenak, Ekaitz Izal Gayarrek eta Maddi Izal Gayarrek sustatuta.

Aipatutako hitzarmenak xede du trukatzea Otsagabiko Udalari dagokion hirigintzako aprobetxamendua U.E. 1.10-1.11 exekuzio unitateko baliokide ekonomikoarekin.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki juzgatzen dituzten alegazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25.5. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Otsagabian, 2021eko abenduaren 22an.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2118084