8. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

U.E. 1.10-1.11 exekuzio unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua. Hasierako onespena

Otsagabiko Udalak, 2021eko abenduaren 14an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen jendaurrean jartzea espediente bat, honako honi dagokiona: U.E. 1.10- 1.11 exekuzio unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua, sustatu dutena José Luis Gayarre Imízcozek, María Esandi Barberenak, Ekaitz Izal Gayarrek eta Maddi Izal Gayarrek.

Erabaki hori jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Otsagabian, 2021eko abenduaren 22an.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2118076