8. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Xehetasun-azterketa 2. poligonoko1138. lurzatian. Hasierako onespena

Lakuntzako Udalak 2021eko abenduaren 27ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Mikel Ondarra Razkinek sustaturiko xehetasun-azterketa Lakuntzako 2. poligonoko 1138. lurzatian (AA24 eremua).

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Lakuntzan, 2021eko abenduaren 29an.–Alkatea, Patxi X. Razkin Sagastibeltza.

Iragarkiaren kodea: L2118416