8. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

5. poligonoko 108. herri-lurzatiaren desafektazioa.
Hasierako onespena

Goizuetako Udalak, 2021eko abenduaren 21ean egindako osoko bilkuran, aho batez eta hasiera batez onetsi zuen herri-lurra den katastroko. 5 poligonoko 108. partzelaren erabilera-lagapenerako desafektatzea. Orobat onetsi zuen administrazio baldintzen agiria eta espedienteari lotutako gainerako dokumentazioa. Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aitzina, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Erakundeen Ondasunen Araudia onartzen duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 143. artikuluan xedatuarekin bat.

Hasiera bateko erabakiaren aurka alegazio edo erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betikoa bilakatuko da.

Goizuetan, 2021eko abenduaren 21ean.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2118078