8. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Xehetasun-azterketa, Larrasoañako 21. poligonoko 29. lurzatian. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, Alkatetzaren 2021eko abenduaren 21eko ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea Larrasoañako 21. poligonoko 29. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Abilio Errea Alzórrizek sustaturik.

Bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 74. artikuluan ezarritakoarekin (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori), espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Esteribarren, 2021eko abenduaren 22an.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.

Iragarkiaren kodea: L2118018