8. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERATSUN

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Eratsungo Udalak, 2021eko azaroaren 17an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Eratsungo udalerriko balorazio txostenaren berrikuspen-proiektua.

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin.

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan (San Millan kale, zk.g., Eratsun) eta Udalaren egoitza elektronikoan (https://eratsun.egoitzaelektronikoa.eus), bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Eratsunen, 2021eko abenduaren 23an.–Alkatea, Ignacio Estanga Michelena.

Iragarkiaren kodea: L2118085