8. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Aldaketa arau subsidiarioetan, E-6 lekunean. Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2021eko abenduaren 22an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa puntual xehakatu bat egitea Berriozarko arau subsidiarioetan, E-6 lekuneari dagokionez. Traperos de Emaús fundazioak sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten alegazioak, kexak nahiz oharrak; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 1/2017 Foru Legearen 76. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Berriozarren, 2021eko abenduaren 23an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2118065